Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak

Kanpamenduetan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  1. Izen emate fitxaren derrigorrezkoak diren atal guztiak bete behar dira; bereziki gurasoen baimena.
  2. Kanpamentuko arduradunek ezarritako irizpideen arabera, onartua izatea.

Kanpamentuan onartua izateko irizpideak (beriziki DBH 3- 4 y batxilergoan) arduradun taldeak (pastoraltza) adostuta:

  • Askartzako kanpamentuak urtean zehar garatzen den giza eta kristau hezkuntza planaren parte garrantzitsu Ezin dira hartu ekitza autonomo edo soil bezala.
  • Orokorra den irizpide honen arabera, nor dago kanpamentuetan parte hartzera deitua? Bada, bereziki urtean zehar ikastetxeko pastoraltzako ekintzetan parte hartu duten ikasleak.
  • Horrek ez du esan nahi, gainontzekoak kanpoan geratzen direnik; alegia, beraien portaera errespetuzkoa izan bada, eta ez badute jarrera ezkorra erakutsi ekintza horien aurrean, aukera izan dezakete.
  • Ondorioz, irizpide guzti hauek kontuan hartuko dira eskuragarri dauden plazak betetzeko orduan. 

Ordaintzeko bidea

Plaza gordetzea. Behin izena emateko epea amaituta (apirilak 4), Askartza Asti Taldearen izenean eginiko banku-igorpen bidez  (Kutxabank) 50€-ko erreziboa igorriko da   plaza gordetzean kontzeptuan. Data horretatik aurrera itxaron zerrenda irekiko da. Plaza berririk egotekotan, plaza gordetzea 75€-koa izango da. Diru kopuru hauek ez dira inoiz itzulgai izango

Kanpamentuen Kuota. Askartza Asti Taldearen udako kanpamentuetan izena eman duten guztiei kuota Askartza Asti Taldearen izenean eginiko banku-igorpen bidez (KUTXABANK) kobratuko zaie 2022ko maiatzaren 9an. Errezibo honetan kenduko diren plaza gordetzean  ordaindutako 50€ak, soilik.

Baja izatekotan. Banku-igorpena eginda ez da dirurik itzuliko istripu edo gaixotasun kasuak salbu. Azken kasu hauetan ordaindutakoaren %50a soilik itzuliko da; ekainaren 30aren ostean bada %30 bakarrik.

Jakin ezazue Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazte Zuzendaritzek kanpamentuko kideen zerrenda eta beraien helbideen datuak eskatzen dizkigutela eta eman egin behar ditugula.

Ohiko osasun protokoloa

  1. Izen emate fitxan gurasoei beraien seme-alabek dituzten gaixotasun kroniko, alergia eta gaineko osasun gorabeherei buruzko informazioa zintzotasun osoz adieraztea eskatzen zaie. Halaber behar dituzte zaintza edota arreta medikuak. Kanpamentuetako arduradun taldeak erabakiko du kanpamentuan zein ezin daitezkeen segurtasunez artartu.
  2. OSAKIDETZA TXARTELA: Kanpamentura joateko egunean bertan Osakidetzako TXARTEL originala, edo kasurako, horren baliokidea (Belabarze, Torrepadre), edo horren fotokopia (Dima) autobusaren arduradunari emango zaio.
  3. ASKARTZAKO KANPAMENTUEK DITUZTEN ASEGURUAK.
    • Askartza Asti Taldearen erantzukizun zibileko asegurua.
    • Erantzunkizun zibileko asegurua monitore eta arduradunentzat.
    • Begirale zein parte hartzaile guztientzako istripu asegurua.
  4. Kanpamentua jarraituko den prozedura ondokoa da:
    • ISTRIPU KASUAN: istripu aseguruak duen protokoloa jarraitzen da.
    • GAISOTASUN KASUAN:
      • Gertuen dagoen osasun zentrora deitu eta itxita balego, 112ra deituko da. Kasu bietan haiek proposatutako protokoloa jarraituko dugu.
      • Osasun arduradunek erantzun, dagokion diagnostikoa egin eta hartu beharreko neurriak zehaztuko dituzte.
      • Ospitalera eraman behar bada, Osasun zentroak edota 112ak zehaztuko dituzte zein ospitaletara eraman behar den eta lekualdatzearen antolaketa.
      • Berehala deituko ditugu gurasoak eta haien esku geratuko dira gerora hartu beharreko erabaki guztiak. Arduradun medikuek emandako gomendioen arabera beraiek erabaki beharko dute ere non eta nola lagundu ospitalizazioak irauten duen bitartean.
      • Osasun sistema publikoak (edo horren baliokideak) lekualdatzeak sorrarazten dituen aparteko gastuak ordaintzen ez baditu, familiak aurre egin beharko dio.
      • Kanpamentuak ezin du bere gain hartu, eta ez dagokio ospitalerako lekualdatzeari aurre egitea.
Skip to content